KONEKTA ZAITEZ,
ERAIKI EZAZU

Ekhilur, dirua beste era batean erabiliz, elkartzen gaituen modu bat da, zure inguruarekin konektatzen zaituena eta komunitatea eraikitzen duena. Topaleku bat da non pertsonak, enpresak, elkarteak eta instituzio publikoak biltzen garen elkarri lagunduz, hurbileko gure inguruko bizi soziala eta ekonomikoa hobetu ahal izateko.

Hobetu Ekhilur-ekin

Ekhilur-ekin pertsonak oro gara irabazle; izan ere, elkarren aurka lehiatu ordez, elkarri lagunduz aritzen baikara. Abantailak izango dituzu komunitateko denda eta enpresetan erosketak eginez gero, horrela lortuko dugu aipatutako denda eta enpresek bezero fluxu handiagoa izatea eta, ondorioz, jarraitu ahal izango dute, zuri gustatzen zaizun bezala, euren produktuak eta zerbitzuak eskaintzen kalitatezko eta hurbileko tratua emanez. Gainera, erosketak Ekhilur-ekin egitean, diru-kopuru txiki bat ematen diozu elkarte bati, sarean erosketak egiteko ere erabiliko duena, guztion mesederako zirkulua horrela itxiz.

Informazio gehiago

Ekhilur %100 tokiko merkataritza

Ekhilur sareen sare moduan defini dezakegu, edota komunitateen komunitate moduan, zeinetan horrela nahi duen instituzio edo enpresa bakoitzak bere sare lokala defini dezakeen, bere arloko enpresentzat eta profesionalentzat ehundutako sare lokala. Euren arteko loturak estutzen dituen sarea eta bere inguruko pertsona eta erakunde sozialekin konektatzen dituena, bizi diren ekosistema ekonomikoa bultzatzen duen komunitate lokala guztien artean eraikiz.

Non erabili?

Egin bazkide

Bazkide egin nahi izanez gero, minutu batzuk baino ez dituzu behar izango. Oinarrizko datu batzuk eta Fiare banca ética-ko gure kontuan 50€-ko diru sarrera egitea. 50€ horiek dira zuk kooperatibaren kapital sozialari eginiko diru-ekarpena, baja emandakoan jaso ahal izango duzuna. Behin hori eginda, ongi etorria emanez jasoko duzu mezu bat eta dagoeneko Ekhilur-en eta guztion artean eraikitzen eta erabakitzen ari garen komunitatearen parte izango zara.

Egin zaitez bazkide
Document logo

Deskargatu
dokumentuak

Eskura duzu behar duzun dokumentazio guztia. Sekzio honetan kargatuko ditugu bazkideentzako eta kooperatiba sakonago ezagutu nahi duen edonorentzako interesa izan dezaketen dokumentuak.

Deskargatu irizpideak Deskargatu estatutuak

Non erabili?

Mundua da Ekhilur txartela erabiltzeko muga. Ekhilur aurreordainketako Visa da, App bidez, web bidez eta aukeratutako guneetan kargatzea izango duzuna. Utzi zure diru-zorroa etxean eta erabili Ekhilur txartela zure erosketak egiteko, fisikoak nahiz online; hartara, ekonomia ezberdin batean zure hondar alea jartzen ariko zara.

Komunitatea

PERTSONAK

Jakin gehiago

Ekhilur kooperatibako kontsumitzaile garen bazkide guztiok osatzen dugu komunitatea. Ekhilur txartela erabiltze soilarekin, gure dirua erabiliz gizarte hobeago bat garatzeko intentzioa gauzatzen dugu.

ENPRESAK

Jakin gehiago

Ekhilur-i egiten diogun ekarpena da komunitate osoari gure produktuak eta zerbitzuak eskaintzea. Gure konpromisoa da elkarri erosita, elkar laguntzea. Horretaz gain, sareko partaide diren neurrian, Ekhilur-eko gainerakoei abantaila ederrak eskaintzen dizkiegu.

ELKARTEAK

Jakin gehiago

Elkarte moduan komunitatean ikuspegi bikoitza dugu, bazkideen ekarpenek finantzatzen dituzte gure proiektuak eta gu konprometitzen gara aipatutako ekarpen horiek sarean bertan erabiltzera, sarea indartsuagoa eginez

UDALAK ETA MERKATARI ELKARTEAK

Jakin gehiago

Berebiziko papera dugu Ekhilur-en, komunitatea osatzen duten sare lokalak definitzen ditugu eta euren sostengu gara eta sare horiek lanabes gisa erabilita, gure ekintza eremuko saretze sozial eta ekonomikoari bultzada handia ematen diogu.

Azken
Berriak

Harremanetarako

Irabazi asmorik gabeko kooperatiba gara, seguruen asko izango duzu eskaintzeko, edo, agian, zalantzak izango dituzu, konta iezaguzu eta pozez entzun eta erantzungo dizugu.